lunes, 13 de mayo de 2013

Leihoak ireki; Bizirik sentitu

"Kolpe bat sentitu dut bihotzean". Bat batean. Ezustean.
Atea itxi izan balitz bezala. Arnasa ezin hartu.
Itotzen. Eguzki energiarik gabe. Jota.
Ez dakit nola.
Ez dakit zerrek.
Ez dakit nork.
Baina leihoa dagoela erakutsi dit.
Haiek ireki eta arnasa sakon hartu.
Azkenengo arnasa bezalakoa, sakona eta amaigabea.
Bizirik sentitu naiz.
Itzartu zaizkit begiak.
 
Oholtza gaineko fokoak piztu dira.
Berriro nire bizitzako protagonista sentitu naiz.
Ilunpean egon ostean argitara;
fokoak argiztatzen duten antzezlekura.
 
Protagonista bai baina jainkoa ez.
Baina hala balitz...
"Mundua dantzan jarriko nuke jainkoa banintza."

domingo, 28 de abril de 2013

Estazio ezberdinak

         Txikitatik entzun ohi izan dugu bizitza bidai bat dela.
Baina badakizue...Bidaietan beharrezkoak dira geldiuneak, beharrezkoak paradak, estazio ezberdinak ezagutzea. Trenetik jaitsi eta non gauden galdetu. Zer moduz gauden. Gustura al gauden. Eguzkia nahi dugun ala kontrakoa, geriza. Noren gerizpean jarri nahi dugun. Zein diren gure ilusioak. Zer nahi dudan. Zer behar dudan. Zer sentimendu ditudan. Zer emozio....
         
         Galdetu...

        Geldiunea guretzako hartzen dugun denbora da, gure buruarentzat. Nitaz arduratzeko momentua. Berekoi izateko unea. Berekoiak izan behar gara zenbaitzutan, beharrezkoa da. Guk gure burua zaintzen ez badugu, guk gure buruari entzuten ez badiogu, hitz egiten ez badiogu, aholkatzen ez badiogu, nork egingo du?
        
       Maitasunagatik askotan itsutu egiten gara eta ez dugu geldiunea egiteko beharrik ere sumatzen, ez diogu entzuten gure buruari. Aski dugu maiteminduta gaudenean sentitzen den hori. ez doakigu ezer gaizki. Zoriontsuak gara. Bihotzak itsutzen du burua.
        
       Baina benda kentzean konturatzen gara guztiaz. Gure burua zeharo itsututa egon da. Benda kendu eta argiak min egiten die begiei. Min handia. Hilabetetan ilunpean pasa ostean, mina. Iluntasuna eta argia. Denbora gehiegi gure barnera so egin gabe.
        
      Benda kendu dugu. Geldiune indartua. Bidaia zoragarria zirudien horretan emergetziaz trenak geldiunea egin behar izan du euri jasa izugarrien ondorioz. Ezin aurrera jarraitu. Bizitzan euri jasa horiek malkoak dira, eta askatzea ona bada ere egoera honetan oztopo dira aurrera jarraitzeko. 
  
      Gelditu. Hartu arnasa. Ispilu aurrean jarri eta zin egin nire buruari ez naizela berriz ere itsutuko. Sekula ere ez dudala berriro dena emango. Niregan pentsatuko dudala.  Lehenengo ni nagoela eta gero besteak. Ni maitatzen ez banaiz inork ez nauela  maitatuko.
  
      Sinistu hitz horietan....
    
      Zin egin eta lehortu malkoak. Zin egin eta jarraitu bidai zoragari horretan. Baina orain behintzat konturatu naiz zertarako den benetan garrantzitsu geldiune ditxosozko hori.. Batik bat egoera onartu eta aurrera jarraitzeko adina indar hartzeko.

      Erortzea ez da txarra. Txarra ez altsatzea da. Edo bestela esanda, altsatzea da bizitzan garrantzitsuena. Bidaian geldiunea egin eta berriro ere trenera igotzea. Ta aurerra jarraitzea, parada ezberdinak egitea, estazio ezberdinetan.


    

jueves, 4 de abril de 2013

LAU EGUN GAZTE


"We are young" dio kanta ospetsu batek... 
Gazte garela aprobetxatuz...  Lau egun etxetik kanpo. Lau egun esperientzi berri batzuk bizitzeko. Lau egun tailerrak egiteko, ikasteko. Lau egun desfasatzeko, zentsurarik gabe.  Lau egun alkohol tantak aske, libreki kontsumitzeko. Lau egun besarkadak emateko. Lau egun muxuak elkarri emateko. Lau egun txisteak entzun eta botatzeko. Lau egun bertsotan ibiltzeko, koplatan, kantari. Lau egun ilusioak hausteko. Lau egun ilusioak berreraikitzeko. Lau egun hotz. Lau egun bero. Lau egun zoro. Lau egun gazte.

Gatiburen kontzertuan "Gazte gara, gazte zoro" entzun nuen  instant berean erabaki nuen gaztetasunaz hitz egitea, gazte naizen hontatik eta hontaz.  Gatiburen kontzertuan gozatu egin nuen. Gozamenaren eta eromenaren mugan hiltzatu nintzen. Neure onetik ateratzear egon nintzen. Orgasmora iristeko zorian.  Gazte nintzela, naizela, oihukatzeko gogoa sentitu nuen. Bero bero nengoen. Mundu hontatik at nengoen. Nire munduan murgilduta kanta bakarra buruan...
"Geldi egon ezine
sartu eustan gorputzien
eta nerbioxo pareu
segundo bakarrien."
Gazte izatea, zoro eta bero. Ingurura begira jarri. Ezagun batzuk eta ezezagun mordoa. 
Edalontzia  esku artetik galdu gabe zigarroa egin eta piztu. Kalada eta kalada arteko elkarrizketei ekin. Alkoholaz blai sentimenduak, begirada sutan. Eta gorputza dantzan. 
Gauak martxa hartu eta egunsentiari utzi zion tokia ohartu ginenerako.
Samurtasun tailer propioa  hasi genuen. Gure abentura ezkutuari jarraipena emanez sekula ez bezela maitatu genion elkarri. Ezagutu ginen egunean sentitu genuen atrakzioa askatu genuen modu basati batean. Bi gorputz bat...
Kanpinen parera iritsi eta lau muxu goxoekin amaitutzat eman genion lau eguneko bidai zoro eta beroari.
............."Eta bilusik zuri begire zure gatibu betiko ein ninduzun."..........................

Amets bat dirudi lo sakonien, "Gazte gara, gazte zoro."

lunes, 4 de febrero de 2013

...Bi gorputz bat...

Bi gorputz bat. Bata bestearen barnean sentitu. Hankak airean antzeman, ilea, burua, bihotza...
Begietatik sua dariola. Intzirika. Gozatzen. Elkarrenganako atrakzio sekretuaren ondorioz guztia.
Loturarik gabe. Gezurra. Gozamen lotura dago euren artean, sexu lotura.

Bi gorputz bat. Bata bestea ukituz, laztanduz. Muga guztiak musuekin hautsiz.

Bi gorputz bat. Bata txinparta. Biak sua. Segituan akelarrea. Momentu magikoa.

Bi gorputz bat. Pentsatzeari utzi segundu, minutu batzuetan. Txuri utzi. Izarrei deitu, ikusi eta ikutu.
Begietara begiratu. Begiradek soilik dute hitz egiteko eskubidea. Begiradak preso geratu dira. Lotura horretan preso.

Bi gorputz bat. Bata bestearen jabe.

viernes, 23 de noviembre de 2012

"Karrusela."

Esnatu eta zapaian itsatsi nuen begirada. Zapaia muga izango balitz bezala. Zapaia amildegi baten moduan.  Mugek babestu egiten gaituztela pentsatzen jaikitzen naiz. Baina batzuetan ito. Sentipenak besterik ez dira. Muga, babesa, itsutu, ito... Bizitzan zehar askotan sentitzen baikara mugaz josita, babesik gabe, itsututa eta itota.

Baina gaur esnatu eta begirada zapaian nuela sentipen ezberdinak izan ditut. Zapaia argiztaturik sumatu dut. Zapaiak indar ikusezin bezain itxaropentsua eman dit.  Bizitza beste era batera ikusi dut.  Ez dut sentitu babes faltik ezta  mugarik ere. Aske sentitu naiz. Borrokatzeko gogoz.  Maitatzeko irrikitan. Irrifar egiteko desiratzen. Abesteko antsitatearekin.

Ez du ona izan behar honek. Baina agian bizitza horixe da, txikitan ibiltzen ginen "KARRUSEL" bat.